Uraren bezpera
Eugenio de Andrade
euskaratzailea: Maite Gonzalez Esnal
Pamiela, 1990
MENDEURRENAREN HITZ LAUA
OZTA dut nirea (eta ez dut maitasunagatik
esanen,
begirune haundiegiagatik baizik)
anbar-ak su hartzeko behar duen
argia brioletengana makurturik;
herri batetik gelditzen zaidan guztia da
zeinaren tristezia gero eta doilortzenago baita,
argi hori
hatzen artean geldiro suntsitzen dena;
eta ondo begiratuta, argi hori
ozta da nirea, loak hartu aintzin
itzalean bere arnas hartu ezina
sumatzen duenarena baizik.
Uraren bezpera
Eugenio de Andrade
euskaratzailea: Maite Gonzalez Esnal
Pamiela, 1990