Uraren bezpera
Eugenio de Andrade

euskaratzailea: Maite Gonzalez Esnal
Pamiela, 1990

 

HEGI ETA UNTZIEN GAINEAN

 

BAZEN beste lorategirik, ene bizitzarena

kaxkarra egia da, baina ene soarena

agian bi txori maitale dira

bata bestearen gainean edo bi zakur zutik

beti da ezinegon berbera

 

zoramen zuri hau edo euriaren murmurioa

itsas hegi eta untzien gainean

negua heldu zen

eskuko lasto oraino epelean

erle gaztetxoko eztitasuna

 

goizeko hats urruna zen itsas gainean

eta bihotzaren barrunbeetan beren oinotsak

somatzean esan nuen

isiltasuna da, azkenean isiltasuna

suntsitu zen.

 

Uraren bezpera
Eugenio de Andrade

euskaratzailea: Maite Gonzalez Esnal
Pamiela, 1990