Uraren bezpera
Eugenio de Andrade

euskaratzailea: Maite Gonzalez Esnal
Pamiela, 1990

 

BESTE PASARTEA

 

HAZI ilunen artean eskuak biltzen du

xurxurien argia:

beren urak arrastiriaren harria dira.

 

Festa eta heriotza artean

zertan eman duzu goiza? — galdegiten du

setati haizeak.

 

Elurrezko edo pizti heriozko murmurioz

egin nituen etxea eta eraztuna:

horrela hazten da basamortua bihotz gainean.

 

Uraren bezpera
Eugenio de Andrade

euskaratzailea: Maite Gonzalez Esnal
Pamiela, 1990