Uraren bezpera
Eugenio de Andrade

euskaratzailea: Maite Gonzalez Esnal
Pamiela, 1990

 

ZABORRAK

 

LUZEAK izatera iristen ez diren belarrak ditut gogoan

heldu zen elurra

gerora ezina soken gainean

isiltasunaren esku ttipia

itzuli egiten da nolabait esan jolaslekuetatik

pausatu egiten da bihotzean

sepalo labur petalo ferde

beroa zuri, otzantasuna uhinez uhin

soaren masturbazio geldia

gauak bere errexiñula galdu zuen

herioa ahoan zeramala

pozaren zama zurekin dut erdibanatzen.

 

Uraren bezpera
Eugenio de Andrade

euskaratzailea: Maite Gonzalez Esnal
Pamiela, 1990