Uraren bezpera
Eugenio de Andrade

euskaratzailea: Maite Gonzalez Esnal
Pamiela, 1990

 

LURRAREN IZKRIBUA

 

HEGAZTIEN bidaiaz astiroago mintzatuko gara

hurrengo batean

 

putzuen ahora jaurtikiriko

kare lodiaz

non isiltasuna usteltzen den.

 

Badago arrazoi bat ez dezagun arbuia

haziaren hain metafora krudela

 

aurkitzen diegu,

iraileko ale goitiar eta pizkorrei

jakinduri bat ia iturburuen pareko.

 

Hauxe zen

harri soil batek hatzak erretzen dituen hartan.

 

Aholkurik nahi baduzu

eutsiozu estainuzko itsaso honi

begira ezazu zeure burua bertan

ez zaitez geratu ordea

brioleten gelditasun zuriari miran.

 

Goazen

          gaua da, orain da garaia

norbait zure gorputzean hil dadin

nire ezpainak distiraz direno.

 

Uraren bezpera
Eugenio de Andrade

euskaratzailea: Maite Gonzalez Esnal
Pamiela, 1990