Uraren bezpera
Eugenio de Andrade

euskaratzailea: Maite Gonzalez Esnal
Pamiela, 1990

 

HONDARRAK

 

AREA mintzen hasten da

amodioaren kausaz

geldi geldiro hondarrak

lasto tartera erortzen direnean:

 

pozkariaren

mami urria

edo udazkenaren harri zapala

kriseiluaren loretan ahitzen dira:

 

ilunbea oldarka taupadan

eta tantoka tantoka

eromena

dator zuri:

 

hortzak hazi orduko

gau bakartiari

ametsaren musika dator

uretan.

 

Uraren bezpera
Eugenio de Andrade

euskaratzailea: Maite Gonzalez Esnal
Pamiela, 1990