Uraren bezpera
Eugenio de Andrade

euskaratzailea: Maite Gonzalez Esnal
Pamiela, 1990

 

HIRUZPALAU SILABA

 

HERRI honetan

non bihotz osatugabez hiltzen den

hiruzpalau silaba ditut utziko

kare bizizko ur ondoan.

 

Gelditzen zaidan apurra da

eta baita zure bularreko baso tolesgea

ene eroxko eta xamur eta hauskor

xori hondar hilduzkoa.

 

Hau lanbide bitxia enea

lur arras bilatzea

hosto bat goiz txintako amets hezearen

eta hautsaren artean.

 

Uraren bezpera
Eugenio de Andrade

euskaratzailea: Maite Gonzalez Esnal
Pamiela, 1990