Uraren bezpera
Eugenio de Andrade

euskaratzailea: Maite Gonzalez Esnal
Pamiela, 1990

 

BIDEAZ

 

DEUSEK.

 

Ez gariaren su zuriak

ez txorien betseinetan sarturiko orratzek

dizute hitza esango.

 

Ez egin galde ez itaundu

arrazoiaren eta elurraren aztoramenduaren artean

ez dago alderik.

 

Ez pilatu hondakinik zeu zara zerorren patua.

 

Biluz zaitez

ez dago beste biderik.

 

Uraren bezpera
Eugenio de Andrade

euskaratzailea: Maite Gonzalez Esnal
Pamiela, 1990