Uraren bezpera
Eugenio de Andrade

euskaratzailea: Maite Gonzalez Esnal
Pamiela, 1990

 

IZENA DUT ESANEN

 

ITURRIEZ izena dut esanen.

Boza zuria da eta denborak

gorputz zurbilez ezer ez dakien hartan

etxea zaie irekitzen

itzalen lanei.

 

Hona hemen zauri ondoko basoa

lur zapaldua

hostoen dantza bular gainean

ispiluen ahoa

murruaren kontra arraildua.

 

Beharrezko zen urre

oro eta ez zen aski goizekoa

begietan urtua

jalgiko bazen

isiltasunaren aztarnean unikornioa.

 

Jada berandu dateke eta

atarian kantari ari diren haurretatik

inor ez nirea.

Maitasunaren jitearen gainean

belarrak hazten zahurrek pixa egiten dute.

 

Uraren bezpera
Eugenio de Andrade

euskaratzailea: Maite Gonzalez Esnal
Pamiela, 1990