Uraren bezpera
Eugenio de Andrade

euskaratzailea: Maite Gonzalez Esnal
Pamiela, 1990

 

LABERINTOA EDO AMODIO BAZTER BATZUK

 

UDAZKENA

nolabait esateagatik

zeren uda baitzen

orratzez josia,

 

kare

murmuriatsua

kardanberen eguzkitakoa,

 

txalupa geldiak baizik beste eskurik gabe

hurbilduz doa ura,

 

beiraren biluztasuna

argia

untzi mastak zut,

 

goizeko belardiak

oinak

ferdeak ia,

 

magnolien

distira

hortzetan estutua,

 

kalapita moduko bat

hazkazalak

hatzen kariaz hain nekatuak,

 

ohiana musuz musu da zabaltzen

                                                eta zuria da.

 

Uraren bezpera
Eugenio de Andrade

euskaratzailea: Maite Gonzalez Esnal
Pamiela, 1990