Uraren bezpera
Eugenio de Andrade

euskaratzailea: Maite Gonzalez Esnal
Pamiela, 1990

 

UDAKO KONSTELAZIOAK

 

GORPUTZ batek

etzanda

          biluzik

musika izateko zorian

 

nik pentsatzen dudana dio.

 

Sua

      uraren bapateko dardarizoa

bernetatik gora

sartzen da

udaren

 

ezpain ezbaikorretan

 

ahitu

eta zuri

 

ilunabartzen ari zelako.

 

Soak

      lurra jo du

 

erraturik

 

            zakurra

 

behatzen garra dardartia

miazkatzen

 

mihi murritza

bazter mortuen gainean

 

hitzak

hain arinak non airea bera ere

ez zuten zauritzen.

 

Hitzak

uko egiteko altxatzen direnak

(hozka egiten noiz ikasiko ote?)

gure ondare dira.

 

Eta sua.

 

Uraren bezpera
Eugenio de Andrade

euskaratzailea: Maite Gonzalez Esnal
Pamiela, 1990