Uraren bezpera
Eugenio de Andrade

euskaratzailea: Maite Gonzalez Esnal
Pamiela, 1990

 

BESTE UDAREN AZTARNAK

 

BISAI hau lur arrasean

hauts hau

artalde harakoaz heze oraino,

 

hitz marmario hau

bero

larru azalean idazteko,

 

buztinezko mihi hau

xulo ugarizko

eta gatibua,

 

beste udaren aztarnak dira.

 

Xamurki inzestukor heldu zen

negua

haizearen eskuak itsuturik heldu zen

estrapozoka

heldu zen

ispiluetako odola.

 

Eguzkia

luze gabe ur bihurtuko.

 

Belar siku dardartiaren eta osinaren artean

Irailaren hondarrean

 

bila ezazu

 

lekua

non gorputz bat beste gorputzean sartzen den

 

eta griñan pausatu

murmurioan lokartu

mendi muinoen suzko koroian.

 

Uda zuri eta laua da

                            eta beti uzten ditu aztarnak.

 

Uraren bezpera
Eugenio de Andrade

euskaratzailea: Maite Gonzalez Esnal
Pamiela, 1990