Amodiozko hogei poema
eta kanta bat bakar-mindua

Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Jose Luis Padron
Baigorri, 2004

 

X

Galtzerakoan galdu dugu ilunabar hau bera ere.
Arratsaldean inork ez gaitu ikusi eskuetatik hartuta biok,
gau urdina eta mundua berdintzen ari zirela.

Leihotik ikusi dut
mendi sorta urruti hartan sartaldeko festa.

Aldian-aldian, nire eskuetara pizten zen
eguzki puska bat, txanpon bat bezala.

Ezagutzen nauzun nire nirezko tristezia
zute arimarekin estuagoa gogoratzen zintudan.

Orduan, non zinen?
Zein jenderen artean?
Zer hitz esaten?
Zergatik da kolpetik ireki eta sartu zait maite-gogo betea,
egonik ezinegon tristearen kezketan, eta zu gabeko urrutietan?

Lurrera erori zen liburua, ilunabarrean hartu ohi dena,
eta gaitzak jotako zakurra bezala oin beherakoan nire kapa.

Beti, beti zara urrutiratzen arratsaldearekin
ilunabarra estatuak ezabatuz abiatzen den haraino korrika.

 

Amodiozko hogei poema
eta kanta bat bakar-mindua

Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Jose Luis Padron
Baigorri, 2004