Amodiozko hogei poema
eta kanta bat bakar-mindua

Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Jose Luis Padron
Baigorri, 2004

 

IX

Trementina eta musu luzetan txoratua dena,
opor-jokoan, eskutik daramat arrosen ontzia,
egun mehearen heriotz-alderako bidean,
itsas bular-gainean non baino non tinko.

Zurbil xamar eta helduta ene ur zorrotzetik oso
sartzen naiz klimaren usain garratzaren ahoan erdi-biluzik,
gris jantzian banaiz oraindik eta etsi-minaren soinu-jazkeraz,
eta jarria itsas-apar abandonatuaren arma-edergarri tristea.

Zugana, bihotz-gai beharko gogoz, nire olatu paregabe-gain zaldizko,
ilargiko, eguzkitar, oso-osorik su eta oso-osorik hotz, berehalako,
lokarturik gerri fresko-aski bezain zorioneko
uharte zuri eta leunen eztarrian.

Gau ongi hezean dardar ageri nire mun-soineko
eta halako zoramenean eta argindarrez eginen gordairu,
egitandiz erdibituta amets-grinetan
eta arrosa liluragarriak bizi-minaren minez nire baitaren bizian.

Itsasoan gora, tokiz kanpoko olatuen erdi-erdian,
zure bera den bigarren gorputza estuago helduta nire besoei
arrain bat bezala nire arimatik besarkatua bizi betiko
azkar-azkar eta poliki-poliki izar-indarraren maneran.

 

Amodiozko hogei poema
eta kanta bat bakar-mindua

Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Jose Luis Padron
Baigorri, 2004