Amodiozko hogei poema
eta kanta bat bakar-mindua

Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Jose Luis Padron
Baigorri, 2004

 

XII

Nire bihotzarentzat aski da zure bularra,
askatasun zurearen alde nire hegoak aski.
Zeruaren goi-goraino agertuko da nire ahotik
zure-zurea den gainean lokarturik zegoena.

Zure baitan da egunean eguneko ilusioa.
Ihintza koroletara bidean bateratsu duzu etorrera.
Zarenaren gabeziaz ahultzen duzu hodeiertza.
Iheska-lehi etengabean olatua bezala.

Esan dut kanta-kantari zinela haizean barrena
pinuak bezala eta mastak ohi duten eran.
Tankera hartan zara luze eta goibela.
Eta nahigabetzen bat-batean bidaia bat bezala.

Bide zahar bat bezain abegikorra.
Oihartzun eta ahots nostalgikoak bizi dira zugan.
Iratzarri nintzen eta batzuetan dira emigratzen eta ihesari emanak
zure-zurea den ariman lokarturik zeuden txoriak.

 

Amodiozko hogei poema
eta kanta bat bakar-mindua

Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Jose Luis Padron
Baigorri, 2004