Amodiozko hogei poema
eta kanta bat bakar-mindua

Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Jose Luis Padron
Baigorri, 2004

 

XV

Laket zaitut bestetan ez bezala isila
zaudelako bertan ez bazina bezala,
eta urrutitik zara nire mintzoaren bila,
eta ukitzerik ezin zaitu nire ahotsak.
Zure begiek dirudite aire hegalak hartuak
eta musu batek itxi balizu bezala ahoa.

Den-denak batera dira banan-banan nire arima
horrek berpizten zaitu den-denetik, nire arimaz betea.
Amets-gogoaren tximeleta, antza duzu nire arimaren,
eta malenkonia hitzaren antza.

Atsegin zaitut isilari emana eta hotz bezala nigandik.
Eta zaude kexu-ordainetan bezala, tximeleta urrumaka.
Eta erne zaitut urruti-antzetik, eta nire ahotsa zuganako ez da gauza:
utz isil nadin ni ere isilune zurearekin.

Utz zure isilaldiarekin ere natzaizula mintzo
argi-lanpara bat bezain argia, eraztun bat bezain singlea.
Gaua bezalakoa zara, isila eta goi-izarrez jantzia.
Izarrarena duzu isil-modua, hain urrutikoa eta samurra.

Laket zaitut bestetan ez bezala isila
zaudelako bertan ez bazeunde bezala.
Hotz eta mingarri hila bazina bezala.
Hitz bat orduan, irrifarre bat aski.
Eta alai nago, egia-egiatan ez delako benetako.

 

Amodiozko hogei poema
eta kanta bat bakar-mindua

Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Jose Luis Padron
Baigorri, 2004