Amodiozko hogei poema
eta kanta bat bakar-mindua

Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Jose Luis Padron
Baigorri, 2004

 

VI

Gogoan zaitut azken udazkenean ohi zinen bezala.
Zinen txapel grisa eta bihotz on-egina.
Arrastiriko sugarrak borrokatzen ziren zure begietan.
Eta hostoak eroriz ari ziren zure ur-ariman guzian.

Horma lorea bezala nire besoetatik zintzilik bai,
hostoak zeuden zure ahots geldi eta lasaia biltzen.
Su-legea zerion ene egarriaren harritzezko lama.
Hiazinto leun urdina nire arima gainean okertzen.

Bidaia-berritzera doaz zure begiak eta ezin hona udazkena:
txapel grisa, esana hegaztizkoa eta bihotz-etxea,
nire barrengo aitortzen emigratzeko
eta ene musuen amiltzeko txingarrak bezain alegerak.

Itsasontzitik zerua. Muinotik zelaia.
Argia balitz-edo zure oroimena, kea, urtegi narea!
Arrastiriak sutan zeuden zure begiez harago.
Udazkeneko hosto lehorrak zeuden zure arimaren birari emanak.

 

Amodiozko hogei poema
eta kanta bat bakar-mindua

Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Jose Luis Padron
Baigorri, 2004