Amodiozko hogei poema
eta kanta bat bakar-mindua

Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Jose Luis Padron
Baigorri, 2004

 

II

 

Argiak bere sugar hilgarrian biltzen zaitu.
Sorgor, zurbil min-gai, egina dagoela,
biratzen eta biratzen zure guzia
ilunabarraren helize zaharren kontra.

Mutu, ene lagun emea,
heriotza darion ordu honetan bakardadeari egina bakar
eta suaren bizigai berriz bizi-aldiz betea,
etendako egunaren huts-hutsik hurrengo.

Zure soineko ilunera erortzen eguzki mahats-sorta bat.
Zure arimaz gainezka jaiotzen dira konturatzeke
sustrai handiak gautar,
eta kanpoaldera itzultzen zugan biltzen duzuna.
Elikatu egin ere, horrela egiten du herri zurbil eta urdin
zugandik jaio berriak.

Oi andere zerbitzari handios eta bizi-emaile eta erakarle
beltz eta urre koloreari itsu-itsuan darraion zirkuluarena:
burua tente, hain sorkari bizia saiatu eta lortzen du,
bere loreak galtzeraino galduz, eta barrua dauka erabat hits.

 

Amodiozko hogei poema
eta kanta bat bakar-mindua

Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Jose Luis Padron
Baigorri, 2004