Amodiozko hogei poema
eta kanta bat bakar-mindua

Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Jose Luis Padron
Baigorri, 2004

 

IV

Goiza da ekaitz gainezka
udaren bihotzean.

Agur-zapi zuriak bezala hodeien bidaia,
esku bidaia zalez astintzen ditu haizeak.

Haizearen bihotz zenbatezina
gure isil maiterako taupadan.

Zuhaitz artean burrunbaka, orkestrako eta zeruko,
gudak eta kantuak hartzen dituen mintzo antzean.

Hosto-ikara haizeak oparo-bihurri daramana
eta besteratzen txori gezi-bihotzezkoen norabidea.

Olatu apar-gabea legez lurreratzen duen haizea
eta betea beterik gabea, eta umildutako suteak.

Apurtzen da eta urperatzen haren musu tankera
udara haizearen atarian da bertan behera.

 

Amodiozko hogei poema
eta kanta bat bakar-mindua

Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Jose Luis Padron
Baigorri, 2004