Amodiozko hogei poema
eta kanta bat bakar-mindua

Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Jose Luis Padron
Baigorri, 2004

 

VII

Arratsaldearen alde egina sare tristeak zabaltzen ditut
zure begi ozeanikoetara.

Han da tenkatzen eta goreneko surik handienean erretzen
ene bakardadea besoak birakari naufrago bat bezala.

Egiten ditut seinale gorriak zure begi so-gabeen gain
uhinkintzan dihardutela itsasoek bezala faro baten ertzean.

Laino ilun-itsusien gordeleku, ene eme urruti antzean,
zure begiekin dator izu-ikararen itsasertza batzuetan.

Arratsaldearen alde egina zabaltzen ditut ene sare tristeak
zure begien kontra dabilen itsaso horretan.

Gau txoriek mokoka hartzen dituzte aurreneko izarrak
dir-dir nire arima bezala maite zaitudanean.

Bizi doa gaua bere itzalezko behorrean
galburu urdinak isurtzen zelai gainean.

 

Amodiozko hogei poema
eta kanta bat bakar-mindua

Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Jose Luis Padron
Baigorri, 2004