Amodiozko hogei poema
eta kanta bat bakar-mindua

Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Jose Luis Padron
Baigorri, 2004

 

XX

Idatz nitzake bertsorik tristeenak gau honetan.

Idatz nezake, esaterako: «Gaua dago izarra,
eta dar-dar dira, urdin, ortze-argiak, urrun».

Gaueko haizea jira-biraka dabil zeruan eta kantari.

Idatz nitzake bertsorik tristeenak gau honetan.
Nik maite nuen, eta batzuetan ere maite ninduen.

Gau honen oso antzekoetan beso artean izan nuen.
Hainbesteraino mun eman nion muga gabeko zerupean.

Maite ninduen, eta nik ere hura batzuetan.
Nola utzi maitatu gabe haren begi handi geldiak.

Idatz nitzake bertsorik tristeenak gau honetan.
Gogoan hartu ez dudala nirekin. Senti galdu egin dudala.

Gau izugarriari entzunez egotea, izugarriagoa oraindik bera gabe.
Eta arimarengana erortzen da bertsoa ihintza belardira bezala.

Eta zer nire maitasunak ere ez bazuen hura eusterik izan.
Gaua dago izarrez beterik eta bera ez da nirekin.

Hori da dena. Norbait dabil kantuan urrun. Urruti hartan.
Ez da ene arima lasaitzen hura galdu eta gero ere.

Ene begirada bila dabilkio bere gertutasunari eutsi nahian.
Ene bihotza bila dabilkio, eta bera ez da nirekin.

Gaua berbera da zuritzen dagoena zuhaitz talde berbera.
Gu, orduan gu ginenok, jada ez gara orduan ginen berberak.

Dagoeneko ez dut maite, hori da egia, baina noraino izan nuen maite.
Nire ahotsa zebilen haizea aurkituko zuela baldin eta haren entzumena ukituko banu.

Besterena. Besterena izango da. Aurretik nire mun emanaren izan bezala.
Bere ahotsa, bere gorputz gardena. Bere begi muga gabeak.

Dagoeneko ez dut maite, hori da egia, baina maite dut agian.
Hain da laburra amodioa, eta hain da luzea ahaztura.

Gau honen antzekoetan izan nuelako beso artean
ez da ene arima lasaitzen hura galdu eta gero ere.

Nahiz zaurietan hau bera egiten didan azkena izan,
eta bertso hauek ere berari idazten azkenak.

 

Amodiozko hogei poema
eta kanta bat bakar-mindua

Pablo Neruda

1924
euskaratzailea: Jose Luis Padron
Baigorri, 2004