|
Ispiluak
Louise
—Dakitena nahi dut jakin —argitu zuen berak. Erbeste lagunek ohartarazi zioten basati horiek ezer ez zekitela, jende haragia jatea besterik: —Ez zara bizirik aterako. Baina Kaledonia Berriko jatorrizkoen hizkuntza ikasi zuen eta oihanean sartu zen eta bizirik atera, Louise Michel. Euren tristurak kantatu zizkioten eta galdetu ea zergatik bidalia zuten hara: —Senarra hil zenuen? Eta Komunarena oso-osorik kontatu zien berak: —Ai ene! —esan zioten—. Garaitua zara. Geu bezalaxe.
Ispiluak |