|
Ispiluak
Esklabotza Aristotelesen aburuz
Besterena den jende oro izaeraz da esklabo, berez. Jendea izaki besterena dena jabearen ondasuna da, tresna. Esklaboa tresna biziduna da, lan tresna esklabo bizigabea den era berean. Izatez badira mota ezberdinetako nagusi eta menpekoak. Askeek esklaboei diete agintzen, gizonek emakumeei eta helduek haurrei. Basa piztien aurkako ehiza eta menpeko izateko jaioak izanik makurtzen ez diren gizonen aurkakoa ere barnebiltzen ditu gerraren arteak; eta gerra hau berez da bidezko, izatez. Bizitzaren premiak asetzeko mirabetza fisikoa esklaboengandik eta abereengandik dator. Horrexegatik izan da izadiaren borondate esklaboaren eta gizon askearen gorputzen taxukera bereizi izana.
Ispiluak |