|
Ispiluak
Gogozko gara
Bizia, izenik gabe, oroimenik gabe, bakar-bakarrik zen. Eskuak zituen, baina nor ukitu ez. Ahoa zuen, baina norekin mintzatu ez. Bizia bat zen, eta bat izanik bat ere ez zen. Orduan gogoak arkuz egin zuen jaurti. Eta gogoaren geziak erdibitu zuen bizia, eta bizia bi izan. Biok elkar aurkitu eta barre egin zuten. Barregura pizten zien elkar ikusteak, baita ukitzeak ere.
Ispiluak |