Ispiluak
Eduardo Galeano

euskaratzailea: Xabier Alegria
Txalaparta, 2013

 

Saharako berdetasunak

 

      Tassilin eta Saharako beste zenbait eskualdetan labar-pinturek behi, zezen, antilope, jirafa, errinozero, elefante, eta abarren irudi dotoreak eskaintzen dizkigute, duela sei mila urtez geroztik edo.

      Animaliok irudimen hutsezkoak ote ziren? Harea zen akaso basamortuko biztanleek edaten zutena? Eta jan, zer? Harriak?

      Zera esaten digu arteak, basamortua ez zela basamortu. Bertoko aintzirek itsaso ziruditen eta bertoko ibarrek bazkarik eskaintzen zieten geroago hegoalderantz, galdutako berdetasunaren bila, migratu behar izan zuten animaliei.

 

Ispiluak
Eduardo Galeano

euskaratzailea: Xabier Alegria
Txalaparta, 2013