Ezabatuak (idazle alemanak)
Ferdinand Hardekopf

edizioa: Eduardo Gil Bera
Pamiela, 1995

 

 

Ferdinand Hardekopf

 

      Lehen espresionismoaren aroko idazle nabarmenetariko bat zen. Gutxi publikatu zuen. Berak zioenez, argitaratu baino gehiago, izkutatu egiten dut.

      Oldenburgeko Varelen sortu zen 1875ean. Arotzen familia batengandik eratorri eta, lehen gerra arte, gobernuko maila apaleko funtzionarioa zen, eskribientea. Gerra eta biolentzia guztien kontra protesta egiten ohi zuen paradoxaraino. 1914an Berlineko tabernetan oihuka ari omen zen: Frantsesa banintz, esango nieke alemanei: Konkista eta okupa gaitzazue, faborez. Ez gara defenditzen, ez gara armez baliatzen...

      1916an, atzerriratu egin zen. Zurichen maiz ibiltzen ohi zen Tristan Tzara, Hugo Ball eta beste dadaisten zirkuluan.

      Gerra ondokoan, kabaret bat finkatu zuen Berlinen eta esposatu egin zen Sita Staub aktoresarekin. Bolada luzeetan bizi ziren Frantziako Rivieran.

      Naziek Frantzia hartu zutenean, Parisen zegoen eta, Suitzarako ihesaldian, galdu egin zituen bere eskuizkribu guztiak. Atxilotua izan zen eta Andre Gideren interbentzio azkar eta tinkoari esker libratuta Zurichera joan ahal izan zen. Gideren obraz gainera, literatura frantses modernoaren lan asko itzuli zituen.

      1954an hil zen arte ez zituen inola ere bere paper aberrigabekoak eman nahi pasaporte aleman baten truk. Kontzentrazio esparruan emandako denboraldia gogotik baztertu ezinik, azkenean drogan bilatu zuen aterbea.

 

Ezabatuak (idazle alemanak)
Ferdinand Hardekopf

edizioa: Eduardo Gil Bera
Pamiela, 1995