|
Harri beltza xuriaren gainean Parisen hilen naiz erauntsipean Ezin ahantzi dudan egun batez. Parisen hilen naiz —eta ez noa ihes— Ausaz honelako bertze ortzegun baten.
Ortzeguna dateke, ezen bertso hok hitz lauz izkiriatzen aritu naizen honetan besondoetan min dut, eta sekula ez naiz lehenago, egin bide luzean, honen soilik izan.
Cesar Vallejo hil da. Orok jotzen zuten nahiz eta hark haiei deus egin ez; azkar jotzen zuten makila gaitz batez,
baita soka batez ere; ortzegunak, besondoko hezurrak, bakartasuna, euria eta bideak, lekuko dirade...
Harri beltza xuriaren gainean |