Harri beltza harri zuriaren gainean
Cesar Vallejo

itzul: Joseba Sarrionandia
Hezurrezko xirulak, Elkar, 1991

 

Parisen hilko naiz euripean

Jada oroitzen dudan egunean,

Parisen hilko naiz —eta ez noa ihes—

Ostegunez, gaur bezala, udazkenean.

 

Eguna izanen da, poema hau lauzkitzen

Besondoko hezurrak minberatu zaizkit

Eta egundo ez naiz ene bidearekin

Gaur bezain bakarrik sentitu.

 

Cesar Vallejo hil da, denek kolpatzen zuten

Berak horretarako motiborik eman gabe;

Gogor kolpatzen zuten makilez eta gogor

 

Baita ere sokaz; lekukoak dira

Ostegunak eta besondoko hezurrak,

Bakardadea, euria, bideak...

 

Harri beltza harri zuriaren gainean
Cesar Vallejo

itzul: Joseba Sarrionandia
Hezurrezko xirulak, Elkar, 1991