|
Gaur bizia ez zait hain atsegin Gaur bizia ez zait hain atsegin baina beti atsegin, esaten nuenez. Osoaren zatia, kasik, ukitu nuen, baina eutsi egin nintzen tiro batez mihian hitzaren gibelean.
Gaur, atzeraka, kokotsa haztatzen dut eta aldiz-aldizko galtza hauetan diotsat: Hainbeste bizi eta inoiz ez! Hainbeste urte eta beti nire asteak...! Nire gurasoak ehortzita bere harriaz eta amaitu ez den zaintiratu tristeaz; baita soin osozko nire anaiak, eta, azkenik, nire izakia galdurik eta jakaz jantzita.
Bizia atsegin zait biziki, baina, noski, nire heriotza eta kafearekin Parisko gaztainondo lerdenak ikusiz eta esanez: Hau eta hura begi bat da, bekoki bat hau eta hura... Eta errepikatuz: Hainbeste bizi eta inoiz ez huts egiten doinuak! Hainbeste urte eta beti, beti, beti!
Jaka esan nuen, osoa, zatia, antsia esan nuen, kasik, negar ez egitearren. Penatu nuen saihets batean den ospitalean, eta ongi dago eta gaizki nire soina behetik gora behatzea.
Beti bizitzea atsegin litzaidake nahiz eta sabelez, egon, ezen eta, esaten eta errepikatzen nuenez, hainbeste bizi eta inoiz ez! Eta hainbeste urte eta beti, eta beti anitz, beti, beti!
Gaur bizia ez zait hain atsegin |