Parisen hilko naiz ekaitz egun batez
Cesar Vallejo

itzul: Mikel Lasa
Poema bilduma, Herri Gogoa, 1971

 

Parisen hilko naiz ekaitz egun batez

jadanik oroitzapenean dudan eguntto batean.

Parisen hilko naiz —et'hal'ere ez dut aldeginen—

ostegun batez bai, zeren bertso hok idazten ditudan

ostegun honetan, ene besondoa proba gogorrean baitu ipini.

Egun bezain bakar ez naiz sekulan aurkitu

hainbeste bide ibili ondoren.

Cesar Vallejo hil da, denek zigortzen zuten

gizajoa hain otzana izan arren;

makilka eta zigorrez lurperatu zuten

lekuko dira: osteguna eta besondoak,

euria, bakardadea eta bideak...

bai ostegun batez agian, udazkenean.

 

Parisen hilko naiz ekaitz egun batez
Cesar Vallejo

itzul: Mikel Lasa
Poema bilduma, Herri Gogoa, 1971