|
Harri beltza harri zuriaren gainean Parisen hilko naiz euri-erauntsiaz, oroia dudan egun batean. Parisen hilko naiz —eta ez noa korrika— ausaz, ostegun batez, gaur udazkena den gisa.
Osteguna izanen da, gaur, ere ostegun delarik, bertso hauek egitean, besagainak gaizkira jarri ditut, eta inoiz ez naiz gaur bezala bakar ikustera berretorri ene bide osoaz.
Cesar Vallejo hil da; denek jotzen zuten berak deus ere egin gabe; makilaz gogor jotzen zuten,
baita soka batez; horren lekuko dira ostegunak eta besagaineko hezurrak, bakardadea, euria eta bideak...
Harri beltza harri zuriaren gainean |