|
Harri beltza harri zuri baten gainean Parisen hilen naiz euri-zaparradaz, dagoeneko gogoan dudan egun batean. Parisen hilen naiz —eta ez datorkit hankartean— akaso eguen batez, gaurkoa den legez, udazkenaz.
Eguena izanen da, ze gaur, bertsook prosatzen nagoela, besondoak ere halaxe jarri zaizkit, gaiztotuta, eta, egundo ere ez gaur legez, berriro nago, egina dudan bidea eta guzti, nire buruarekin bakarrik.
Hil da Cesar Vallejo, jo egiten zuten denek berak eurei ezer egin barik, gogor jotzen zuten palu batez eta gogor
soka batez ere; testigu dagoz eguen-egunak eta besondo hezurrak, bakardadea, euria, bideak...
Harri beltza harri zuri baten gainean |