|
Batailak (zatiak) Hala ere, hemendik, beranduago, lur honen ikuspuntutik on satanikoa bertara isurtzen den dolutik, Gernikako bataila handia ikusten da. A prioriko lid hori, kontutik kanpokoa, baketan lida, arima ahulek gorputz ahulen aurkako lida, umeak jo egiten duen lida, inork be joteko esan barik berari, diptongo ikaragarripean eta ipurtzapi trebe-trebearen azpian, eta amak jo egiten duena bere aldarriaz, malko baten atzealdeaz, eta gaixoak jo egiten duena bere gaitzaz, bere pastileagaz eta bere semeaz, eta agureak jo egiten duena bere ileurdinez, bere mendeez eta bere paluaz eta jo egiten duena presbiterak Jainkoaz! Gernikaren defendatzaile taziotuok! Oi ahulok! Oi iraindu leunok, goratzen, hazten eta mundua ahul ahaltsuez betetzen ari zaretenok!
Batailak (zatiak) |