|
Bilbo hartu ondoko korteiua Zaurituta eta hilda, anaia, izaki egiatia, errepublikanoa, heure tronoan ibilten ari dituk, heure bizkarrezurra ospetsuki jaitsi zenez gero; ibilten ari dituk, zurbil hori, hire adin argal eta urterokoan, gogotsuki soraio haizeen aurrean berau.
Min biotan gerlaria, jesar hadi entzutera, etzan hadi bapateko paluaren oinera, berehalakoa hire tronoan; iraul ezak; izara berriak diagozak, estrainioak; ibilten diabiltzak, anaia, ibilten diabiltzak.
Esan diate: Zelan! Non! uso zatikiez adieraziz euren burua, eta umeak negar egin barik igoten dituk hire hautsera. Ernesto Zuñigak, eskua jarrita egiten dik lo, kontzeptua jarrita, atsedenean hire bakea, baketan hire gerra.
Bizitzaz erilarri zaurituta, kamarada, kamarada zaldizkoa, gizakia eta piztiaren arteko kamarada zaldia, dibujo garai eta malenkoniatsudun hire hezurtxoek ponpa española eratzen ditek, ponpa pilda fin finez ereinotzeztatua.
Jesar hadi, bada, Ernesto, entzun itzak, ibilten diabiltzak, berton, hire tronoan, hire txorkatilak ileurdinak dituenetik hona. Ze trono? Heure eskuineko zapata! Heure zapata!
Bilbo hartu ondoko korteiua |