Masak
Cesar Vallejo

1937-11-10
itzul: Edorta Jimenez
Susa-20, 1987

 

Batailaren amaieran,

eta hilda gudaria, berarengana etorri zen gizon bat

eta esan zion: Ez hadi hil, neuk maite haudanagaz!

Baina gorpuak, oi! hiltzen segitu zuen.

 

Bi hurreratu zitzaizkion eta berresan:

Ez gaitzak utzi! Adorea! Itzul hadi bizitzara!

Baina gorpuak, oi! hiltzen segitu zuen.

 

Beregana jo zuen hogeik, ehunek, milak, bostehun milak,

aldarrikatuz: Halako maitasuna eta ezin ezer Herioren aurka!

Baina gorpuak, oi! hiltzen segitu zuen.

 

Milioika lagunek inguratu zuten

erregutuz: Geugaz gera hadi, anaia!

Baina gorpuak, oi!, hiltzen segitu zuen.

 

Orduan, Lurreko gizakume guztiek

inguratu zuten; ikusi egin zituen gorpuak triste, hunkituta;

astiro altxatu zen,

lehen gizakumea besarkatu zuen; ibiltzen hasi zen...

 

Masak
Cesar Vallejo

1937-11-10
itzul: Edorta Jimenez
Susa-20, 1987