|
Jende mordoa Gudaren amaieran borrokatzailea hilda, gizon bat iritsi zitzaion eta esan: “Ez zaitez hil, hainbeste maite zaitut eta!”. Baina gorpuak, ai, hiltzen jarraitu zuen!
Bi hurbildu zitzaizkion eta esan zioten: “Ez gaitzazu utz! Animo! Itzul zaitez hirira!”. Baina gorpuak, ai, jarraitu zuen!
Beste hogei, ehun, mila, bostehun mila hurbildu zitzaizkion oihuka: “Hainbeste maitatu eta ezin deus egin ahal herioaren kontra!”. Baina gorpuak, ai, hiltzen jarraitu zuen!
Milioika gizonez inguratu zuten erregu bera eginez: “Geldi zaitez, anaia!”. Baina gorpuak, ai, hiltzen jarraitu zuen!
Orduan lurreko gizon guztiek inguratu zuten; gorpu triste eta emozionatuak ikusi zituen; zutitu zen astiro, besarkatu zuen lehen gizona eta ibiltzen hasi zen...
Jende mordoa |