|
Gitarra Sufritzearen, gorrotatzearen atseginak sermoizko pozoiz tindatzen nau, baina lehen seigarren eta zortzigarren gezurren artean bere ordenu magikoa, bere zezen handitasuna finkatzen duen zerramak guziak sufritzen ditu.
Sufritzearen atsegina... Nor? Nori? nor, haginak? nori gizartea, haginoiaren arrabiazko karburoak? Nola aldamenekoari haserrerik eman gabe, izan eta egon?
Nire numeroak baino gehiago balio duzu, gizon bakarra eta beren bertsozko prosaz, beren prosazko bertsoaz, hiztegi guziak baino gehiago balio dute, zure arrano funtzioa, zure tigre mekanismoa, lagun hurko leuna.
Sufritzearen atsegina, mahaian esperantzak itxarotera, igandean hizkuntz guziekin, larunbatean ordu txinatar, belgikarrekin, aste barruan, bi listutxarrekin.
Zapatilatan itxarotearen atsegina, bertso baten atzean zimurtuta itxarotearena, indar handiz eta zorte txarrez itxarotearena; sufritzearen atsegina: gerrian harri bat duen hildako eme baten ezker kolpea eta hila hari eta gitarra artean, egunak negar eginez eta hilabeteak kantatuz.
Gitarra |