PROSPEKTUA
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Harkaitz Cano
Egan, 2001

 

Antsiolitiko bat naiz.

Antsietataren aurka dagoen onena.

Etxean dihardut

baina nire eraginak bulegoan hasten dira,

azterketetara aurkezten naiz eta

epaitegien aurrera agertzen.

Katilu apurtuak konpontzen ditut.

Ez duzu ni irentsi besterik

ur trago ttiki batekin nahikoa da.

 

Badakit zoritxarrari aurre egiten

berri txarrak jasaten

Jainkoaren hutsunea argiz betetzen

ondo ematen duen hileta kapelu bat hautatzen ere badaklt.

Zeren zain zaude?

Izan konfiantza kimikaren errukian

oraindik emakume edo gizon gaztea zara

eta aurrerantz jarraltu behar duzu, goiari eutsi.

Nork esan du bizitzeak

ausardia eskatzen duenik?

Emaidazu zure amildegia,

loarekin jarriko diot biguingarria,

betirako eskerroneko izango zatzaizkit gero.

Sal iezadazu zure arima.

Ez zaizu, beste eroslerik aterako, ez ezazula pentsa.

 

Ez dago beste inongo deabrurik.

 

PROSPEKTUA
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Harkaitz Cano
Egan, 2001