HILETA
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Kirmen Uribe / Rikardo Arregi / Magdalena Wegzryn
Hegats, 17-18, 1997ko abendua

 

«hain ustekabean, nork esango»
«kirioak eta tabakoa, esan nion ba»
«ondo esan beharko»
«kendu estalkia loreei»
«anaia ere bihotzekoak jota, etxetik datorkie»
«bizar horrekin ezta ezagutu ere»
«bila zebilen, behar ez zuen tokian beti muturra sartzen»
«berriak hitz batzuk esan behar zituen, baina ez da inondik ageri»
«Kazek Varsovian, Tadek atzerrian»
«hik bai jakin, ez dun euritakoa alferrik hartu»
«bera azkarrena izan ez izan, horrek ez du axola»
«tarteko gela bat, Barbarak ez du onartuko»
«bai, egia da, zuzen zebilen, baina horrek ez du ezertxo ere esan
nahi»
«berniz eta guzti, ezetz asmatu zenbat»
«bi gorringo eta azukre-koilarakada bat»
«ez zen bere kontua, zer atera du onik»
«urdinak ez beste, eta neurri txikiak»
«bost aldiz eta erantzunik ez»
«ados, egin nezakeen, baina zeuk ere bai»
«eskerrak gutxienez andreak lanpostu hori zuela»
«ez ditut ezagutzen, ahaideren batzuk edo»
«Belmondo bera da apaiza»
«hilerriaren alde honetan ez naiz egundo izan»
«berarekin egin nuen amets duela gutxi, izan nuen susmo
txarren bat»
«alaba ere ez da makala»
«denoi helduko zaigu»
«eman alargunari..., ez naiz garaiz helduko...»
«latinez tonu irmoagoa zuen»
«joanak joan»
«ikusi arte»
«garagardo bat har genezake»
«deitu, hitz egingo dugu»
«laua edo hamabia hartu»
«ni hemendik»
«gu hara»

 

HILETA
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Kirmen Uribe / Rikardo Arregi / Magdalena Wegzryn
Hegats, 17-18, 1997ko abendua