EZER EZ BIRRITAN
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Juan Garzia
1996
El Correo, 1997ko maiatza

 

Ezer ez da birritan gertatzen
ezta gertatuko ere, eta horregatik
esperientziarik gabe jaiotzen gara,
errutinarik gabe hilko.

Munduaren eskola honetan
ikasle txar izanik ere
ez dugu errepikatuko urterik,
negurik, udarik.

Ezein egun ez da egun bera,
ez dira munduan bi gau antzeko,
begirada berdinik begietan,
errepikatzen diren bi musu.

Atzo zure izena
ahots gora aipatzen zutelarik
arrosa bat leihotik
erortzen balitz bezala sentitu nuen.

Orain elkarrekin gaudela,
hormarantz itzultzen dut aurpegia.
Arrosa? Nola da arrosa?
Lore bat ala harri bat bezala?

Esadazu zergatik, ordu gaizto,
alferreko beldurarrekin nahasten zaren.
Izan, zara, eta horregatik zara pasatzen.
Pasatzen zara, horregatik zu eder.

Erdi besarkaturik, irribarretsu,
zuhurtasuna bilatuko dugu,
nahiz desberdin garen
ur garbizko tanto bi bezala.

 

 

EZER EZ BIRRITAN
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Juan Garzia
1996
El Correo, 1997ko maiatza