NOWA HUTA ERAIKI ZUEN GAZTERIARI
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Hedoi Etxarte
Zuzeu, 2011ko maiatza

 

Nork eraiki zuen bizi naizen etxea?
Nork jarri zizkion bere ahaleginaren zimenduak?
Igeltseroaren, tximiniagilearen, sukaldegilearen, beiragilearen eta zurginaren
giza memoriatik kanpo gelditu dira oroitzapenak.
 
Memoria txarraren klasea hiltzen ari da.
Memoria fidelagoa hautatzen dugu,
liburua bezala irekitzen da
berrirakurtzen diren orrialdeetan.
 
Gaur zuentzat, zuekin eta zuengandik, gazteok,
hiriaren biografia hasi da.
Memoriak egunero idazten ditu
zuen izenak, miresmenez apainduak,
zuen arauaren oldarra ikusarazten du,
eta neurtze plan ederra du bere baitan.
Langile klasearen zerbitzura dagoen
langileen memoria delako.

 

NOWA HUTA ERAIKI ZUEN GAZTERIARI
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Hedoi Etxarte
Zuzeu, 2011ko maiatza