|
LOIS PEREIRO Lois Pereiro (Monforte de Lemos, 1958) azken hamarkadetako galiziar poesiaren ahots bereziena da seguru asko. Itzultzailea lanbidez, De amor e desamor kolektiboko partaide izan zen 80ko hamarkadan besteak beste Miel Anxo Fernan-Bello, Pilar Pallarés, Manuel Rivas eta Xavier Seoanerekin batera. Koltza-olio aizunduaz pozoiturik Madrilen bizi zela, honek eragindako gaixotasunaren ondorioaz hil zen 1996an, Coruñan. Bizi zelarik bi poema liburu besterik ez zituen argitara eman: Pereirori eskaini zitzaion 2011ko Día das Letras Galegas.
LOIS PEREIRO |