![]()
|
EDINBURGHEDINBURGH Bideginean doa trena zorri bat ilundutako Eskoziaren adats ilunean bezala eta hor datoz egunsenti urrunaren eskuak Ipar itsasoan barrena uharteetarantz iraileko egun hartako ateak zabaltzen edozertarako gertu jaitsi nintzen trenetik itzal arrotzetan zen Edinburghera iristean Non oheratzen da gaua Edinburghen? eguzki beltz batekin diamante ikatzezko gazteluaren ezkerrera? Lau teenager punkek hamaika kolore nabartzen zuten ene piztia-begia iltzatzen nien artean “No future Anarchy & destroy me” because I love them since they’re like you Highlanden hipnosi kutsakorretik babesten nauen eskoziar harri gogorra arima hotzez bustiz garagardo kalbinista whisky ateoa Ankerra magikoa gogorra ene amets bortitzen espektroa zeurea izateko itzuliko naiz zeurea azalean eta desioaren bitsetan.
EDINBURGHEDINBURGH O tren fura paisaxes coma un piollo
EDINBURGHEDINBURGH |