BIZIA DIOT
Blas de Otero

euskaratzailea: Gabriel Aresti
Susa, 1986

 

Bizia gorri bizian jarri da orain.

(Odola, Jainkoa, beti izan da gorria).

Bizia diot, hala nola ezer geratuko

ezpada, nik orain arte eskribitu dudanik.

 

Eskribitzea haize hagalari baten modukoa

baita, eta publikatzea bazter bateko

pilarea. Bizia diot, poltsuko bizia,

airosoki hil eta bazterretik aipatu.

 

Heriotzea sorbaldan dakardala, bizira

nator, eskribitu dudan guztia kondenatzera.

Behin isilik egon zen gizonaren hondakina.

 

Orain zentzura nator, inoiz hilen ezten

nire lanera. Biziaren eta herioaren besta

burura. Gainerakoa, baia, alferrik da.

 

BIZIA DIOT
Blas de Otero

euskaratzailea: Gabriel Aresti
Susa, 1986