MAJORIA HAUNDIAREKIN
Blas de Otero

euskaratzailea: Gabriel Aresti
Egan, 1962

 

ELKARREKIN

 

Lur hau, denbora hau, jaio nintzenetik nirekin datorren

usteltasun izugarri hau

(lur triste eta eder baten semea bainaiz,

harrizko eta eguzkizko ametsa,

denpora mingots baten semea bainaiz,

historiatik apart gertatzen dena):

nire oinetatik azken esperantzari

hezurrak kendu arte tiratzen duen lur honek, denpora honek,

eznaute bentzutuko,

eskua baitoakit eta beste bati lotzen zaio,

eta hau beste bati, eta guztien artean katea bat

egiten da, zuri lotzen nerautzuna!

 

MAJORIA HAUNDIAREKIN
Blas de Otero

euskaratzailea: Gabriel Aresti
Egan, 1962