![]()
|
MUNDUA San Agustinek bere “Bakar-hizketak” eskribitzen zituenean, nazkaz eta ezin-bestean erori zenean azken soldado alemana; punika gerren denporan eta eskallera batean zihorreztaturikako andreen denporan; orduan,
San Agustinek esku batekin “Jainkoaren Hiria” eskribitzen zuenean, eta bestearekin herejiak konbatitzearren zehaztasunak hartzen zituenean, orduan, bai, orduan, gerran harturikako prisionera izateak etzuenean esan nahi: heriotzea, ezpada bizirik egoteko zoriona; andre beti-dontzella eta gaiztoek izartegi apurtuak konpontzen zituztenean, eta gaz-butanoko metxeroak biguntasun tristeaz zurbiltzen zirenean,
orduan, askotan esan dut, San Agustinek “Enchiridion ad Laurentium” liburuaren probak korrijitzen zituen, eta aleman soldadoek txiz egiten zuten haur bonbardeatu-berrien gainean.
Tristea, oso tristea da mundua, paret baten kontra besarkada-lapurrek asaldatzen duten neskatxa aita-zurtz baten moduan. Askotan nahi ukan dugu gizonen bakartatea negar-malkoz bete zedila. Askotan eta milatan eztugu guk eskurikan luzatu, eta eztugu besterik lortu, ezpada hareaño batzuk agin-artean.
Ene! San Agustin enteratu balitz nola europeano diplomazia har-eman doilorretan zegoen sarturik fama txarreko ‘variete’-artistekin, eta nola ipar-amerikano soldadotzak hartzen zituen paketeak, non ortografi-faltarik ttikiena onartzen zen nola seinale bat endoluminismoak uztarpeturikako herrien libertatearena.
Negar eginen dut hainbeste hanka apurtuagatik, eta hainbeste kantsaziogatik, hamazortzi urte gabeko poetakan ikusten dena.
Inoiz ezta ezagutu, honelako desastururik. Karitatearen Aizpak ere mintzatzen dira krisiaren gainean, eta liburu lodiak eskribitzen dira nola eskimo-herrian ezta jadanik bizarra kentzeko jaboirik usatzen.
Esan nora goazin hainbeste angustiarekin eta guraso ez-ezagunen hainbeste dolorerekin.
San Agustin enteratzen denean telefonoak eztirela usatzen, eta suaren arriskuaren kontrako asurantzak lotsarren ezkutatu direla neskatxen ile orian, ai ene! orduan, San Agustinek oro dakienean, zimist haundi bat eroriko da lurraren gainean eta begi-herts-edeki batean guztiok geratuko garade idiotak bezala.
MUNDUA |