![]()
|
BIOTZ-BEGIETAN Orain nire biziaren ipuina kontatuko dut hautserrez beterikako abeze batean. Aberatsen herria nire gerriaren inguruan
eta gainerakoa. Eskribitzen dut: isiltzen naiz. Terrepente jaio nintzen, eznaiz oroitzen eguzkia bazen edo euria bazen edo osteguna bazen. Artilezko eskuek lotu ninduten, ama.
Zure beso zurietatik kendurikako mataza, itsu baten moduan begiratzen naiz, ilunpean entzuten dizkitzut pausoak, nire bizi hondatua konpontzera datortza.
Gizon hoiek kiskaili ninduten, mintzatzen naiz dolamentu oinazeztatuaren jelaz, haurraren erormentuaz, bere kaligrafia tristeaz, lore ikaratu desitxuratua.
Ama, eznezazu bidal berriz hotza eta bildurra dominedun eta santudun mahai batera hartzera. Zuk piztutzen duzu egia negarraren antzean, eskua eman, gorde nezazu zure mahai-zapien eta zamauen artean.
Hau da Madrii, esan didate andreek amandalen gainean belaunbiko daudelarik, hau da lekua, hemen ehortzi zuten erramu berde eta fresko bat, hemen dago makurrik nire odola.
Gosezko egunak, gosezko eskandaloak, sandalia misteriotsuak, erromesen itzalen, eta ereinotz giz-eraileen lagunak. Eskribitzen dut: isiltzen naiz.
Hemen lotu nion letra hitzari, hitza paperari. Hau da Paris, esan didate aingeruek, eta jentea akort zegoen, hau da Paris, “Peut-être”, bertan sufritu nituen espirituaren hasarreak eta esenploa hartu nion Eiffeleko dorreari.
Hau da nire biziaren ipuia, esan nuen, baina etzen. Eskribitzen dut: isiltzen naiz.
BIOTZ-BEGIETAN |