![]()
|
MAJORIA HAUNDIAREKIN BIGARRENEZ GABRIEL ZELAIAREKIN
Atea herstearekin hasten naiz, balkoia zabaltzen dut eta nola dagoen karrika, zenbait jente ezagutzen etzaituena, begiratzen didate eta bizkarra ematen didate, honen ostean nork erantzuten du, zuk bai konprenitzen nauzu, ezin liteke, nire bizia ezta oraindik akabatu, eta beste egun batean eskribituko dizut.
Gaur mintza gaitezin. Zuk diostazu eskribitzeko, argitaratzeko. Oker zaude. Nahi aina eta ahal aina eskribitzen dut, baina argitaratzen, bakarrik, ze arraio, uzten didatena.
Beste pitxar bete edanen dugu. Morroia. garagarno haboro ekar.
Esaten nizun kontent nagoela. Zure “Antolojia Txikia” liburu haundia da. (Jainkoak libra gaitzala liburu lodi eta neskatxa itsusietatik). Liburu bat berez zabaltzen da, uhinaren moduan.
Erre nahizu? Ederki, zure gutunean zeinbat astakeria diozun. Egia da: Ahal nuena bete nuena. Baina utziozu Pilatosi eta malenkoniari.
Nork deitzen du, nork erantzuten du, biok sobera dakigu eta eztaukagu zergatik gutunekin denbora alferrik gal.
MAJORIA HAUNDIAREKIN |