![]()
|
MAJORIA HAUNDIAREKIN
Gero negar egiteko, isilduko gara orain? R.D.
Nire begiak mintzatuko lirake, nire ezpainak mututuko balira. Itsu geratuko banintz, nire eskumako eskuak segituko luke mintza, mintza eta mintza.
Esan behar dut: “Ikusi dut”. Isiltzen naiz begi hertsirik. Ezetz, ikusi eztudala esanen banu, gezurra esanen nuke, mintza, mintza eta mintza.
Baina gehiegi eta gehiegi isildu behar dut, eta hainbeste esaizun egonik, begiak hertsituko banitu, egun guztian egonen nintzake mintza, mintza eta mintza.
Argiro dagoena ikustetik libra gaitzala Jainkoak! Tristura. Nire eskuak ebakiko banitu, nire odolak jarraituko luke mintza, mintza eta mintza.
MAJORIA HAUNDIAREKIN |