MAJORIA HAUNDIAREKIN
Blas de Otero

euskaratzailea: Gabriel Aresti
Egan, 1962

 

 

                  mundu honetan gizon batek egin zezakeen

                  zorakeriarik haundiena hori baita:

                  heriotzearekin ez gatazka, hil, beste gabe.

 

 

               I

 

Niri eta zueri orori deituko digute.

Zuk eta nik eta guztiok eginen ditugu

goardiak heriotzearen aurrean.

Eta arriskua izanen da,

bala batena.

 

Ongi dakizue. Nire, zure eta

guztion bila etorriko dira.

Bai zure bila ere.

(Hemen ezta inor

salbatuko).

 

Eskribiturik dago. Zure izena gertu dago,

paper batean ikaraz. Nun dio:

abel, abel, abel... edo zu, ni ta oro...

 

 

               II

 

Baina zuk, Anso Herri,

hitz zabalak esaten dituzu,

aireak eztaramazkienak.

 

MAJORIA HAUNDIAREKIN
Blas de Otero

euskaratzailea: Gabriel Aresti
Egan, 1962